Taldea Javier, Andoni, Félix, Jesús eta Joselu Ruiz de Gordoa anaiek sortu zuten . Taldearen hasieran bakarrik berbenak egiten aritzen ziren, baina kanta propioak egiten hasi ziren baita, eta beraien lehenengo diskoa plazaratu zuten 1989. urtean, Araiatik Jaliscora izendatua. 1991 urtean bigarrena argitaratu zuten, Ondo ibili deiturikoa , bederatzi urte geroago 2000an Ibili hadi diskoa egin zuten.
Hamazazpi urtez ezer argitaratu gabe, 2017an, Beti eta Betiko plazaratu zuten, taldeak 40. urte betetzen zituenean.
Hala ere, denbora honetan ez dute inoiz berbenak egiteari utzi, eta jendea datzatzen jartzen aritu dira!!

- TALDEKIDEAK
- Jesús Ruiz de Gordoa: piano eta gitarra jolea, kamioiaren gidaria
- Félix Ruiz de Gordoa: bateria jolea eta ahotsa.
- Andoni Ruiz de Gordoa: baxu jolea eta tronboi jolea.
- Javier Ruiz de Gordoa: teklatu jolea eta trikitrilaria.
- Joselu Ruiz de Gordoa: musikaria eta konpositorea, talde honen burua da; gitarra, tronpeta, trikitixa eta piano jolea, baita taldearen ahotsa.